XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FINLANDIA-ERRUSIEN ARTEAN KARELIA ERE BADELA

Finlandiako berri euskaldunon artean bai ba dadukagu, batez ere azken urte hauetan.

Zeren gorabehera anitzetan Finlandia eta finlandiarrak Suomi eta suomitarrak hemengo hitzez berdintsu garen bi populuok: suomitarra eta euskalduna.

Baina hala ere euskaldun arrunt eta normalak eta goragoxe kulturalki dagoenek ere, zer daki Finlandiaz egiaz eta errealki?

Mila lakuen herrialdea dela eta oihan handiena, batez ere urkidi eta izaidiak lurra apainduraz estaltzen dutela.

Kulturalki euskaldun jantziagoek ba dakite ere problema politikoa ukan dutela askatasun politiko estatala erdiesteko; disziplinatuki urteen iragaitean pazienteki egin lanaz, diplomaziaz, zuhurtziaz eta biolentziaren medioz eskuratua.

Baina ez diplomazia hutsez eta etsaiarekiko bai etsaiekiko maitasun platoniko absurdo berebaitan inposiblez, ezenez gerlaren eta isuri odolaren bidez ere bai.

Askatasun politikoa, zeren dependitzen bait ziren lehenbizian Suedia-tik (1300-etik 1808 arte) eta gero Errusiatik (1917 arte, baina autonomia on batez baliaturik).

Autonomia horretan Inperio Ruso Tsaristaren garaian ba zedukaten hala ere diru propioa, postalgo propioa, eskola propioa, suomiera hizkuntza ofizial, unibertsitate,... eta bertze; baina Errusiak nahi zuen Finlandia hala ere errusifikatu eta aitzitik finlandesek ez zuten errusifikatu nahi, hastio zutela bere buruak erruso bilakatzea.

Problema linguistikoa ere ukan zuten (dagoeneko soluzionatua), zeren populuak soilik suomiera (finlandiera) mintzatzen bazuen ere ofizialki ostera historikoki mintzaira ofiziala zen suediera lehenbizian eta gero.

Errusia peko garaian-ofizial ziren bai suediera eta baita suomiera, baina ez ostera errusoa.

Nola balitz egun euskal autonomietan, nahiz espainola erabili extraofizialki, ez ledin hizkuntza ofiziala euskara bera soilik baino.

Orain artekoa izan da Finlandiaz erran duguna, baina guk euskaldunok zer dakigu Kareliaz?

Deus guti.

Anitzek ez dakikete izena bera, Karelia, zer den ere.

Bada Karelia da Finlandiako historian eta pertsonalitate ethnikoan inportantzia handiko elementua.

Karelia erran genezake dela, regione personalitate propio indar handiko bat, Finlandiaren ekialdean.

Egungo egunean - 1992 - Kareliako parte handixko bat baina, zeina bait dago kokatua Done Petersburgo eta egungo ekialdeko finlandes muga artean, ez da gehiago dependitzen Helsinkiko gobernuaren manutik ezpada ere Moskukotik.

Galdurik dutela horrela finlandesek Kareliaren ekialdea, zeina hedatzen bait da Laatokka (Ladoga) lakuaren hegiraino.

Ilomantsi hiria, zeinak zati ekialdekoa galdua bait du Errusiaren partera, da erran genezakeena Kareliako bihotzaren gunea, nondik nik orain euskaldun herrikideei eskribatzen derauet.

Gogora ekarriz finlandesek goraki erraiten ohi zuten ateraldi patriotiko esanguratsua: suediarrak ez gaituk, errusiar ez gaituk bilakatuko, gauden beraz finlandiar.

Hemengo oihan handien isiltasun nasaitik nahi ditut patriotismoaren mezu pusakorraz salutatu bai euskaldunak eta halaber kareliarrak, urkidi isil eta itzaltsuen indarraren hats kuraiatsuaz.

Erramun GERRIKAGOITIA

Ilomantsitik, 1992 uztailaren 21.